XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lasaia, haserrerik gabekoa.

Aldi batetik hona, ostera, dena aldatu da.

Haien arteko hartu-emana ozpindu egin da eta gureganakoa urrundu eta epeldu.

Eta, saiatu, saiatzen dira guk deus igar ez diezaiegun. Iskanbilak alboan harrapatzen bagaitu, orduan, gugana hurbildu eta laztan arin bat edo musu lehor bat eman eta, han darraite sesioan, liskar amaigabean.

Eta gu, nebarrebok, ekaitzaren erdigunean gaude eta honen tximistak eta trumoiak jasan behar izaten ditugu, nahitanahiez.

Ama maiz entzun dut negarrez eta zotinka. Eta amaren tristurak tristetu egiten nau eta haren negarrak ni negarretan jartzen.

Aita apenas ateratzen da etxetik. Egun santu osoa egiten du bertan ezer egin barik, egongelan, egunkaria irakurtzen edota telebista ikusten.

Lanen bat bilatu behar duela esaten dio amak, familia aurrera atera nahi badu.

Aita, orduan, sutu egiten zaio, ahotsa altxatzen dio eta matrakan hasten dira halabeharrez.

Ia-ia eguneroko leloa da hori, nahiz eta azkenaldi honetan egoera aldatu. Orain ez diote elkarri berbarik egiten. Eta nik ez dakit ez ote den hau okerrago. Sokatiran ari dira, norgehiagoka, nork nor mendean hartu nahian. Ez ote da soka apurtuko?

Hodeiak zama-zama eginda datoz, trinko eta beltz, euria mehatxatuz.